Euskal selekzioak gabonetan Tunisiaren aurka jokatuko zuela zabaldu zen atzo, baina Euskadiko Futbol Federazioak BERRIAri jakinarazi dionez, ez da inolako harremanik egon bi aldeen artean. Albistea Sami Trabeisi Tunisiakohautatzaileak eman zuen bere herrialdean, abenduaren 26an San Mamesera etorriko zirela adierazi baitzuen. BainaSantiagoArostegi presidenteak gezurtatu egin zuen albistea: «Tunisiako hautatzaileak esandakoa ez da egia. Erabat gezurtatzeko moduan nago. Aukera mahai gainean dago, bai, baina oraindik ez dakigu noren kontra ariko garen».
Federazioak, Tunisiaren aukeraz gain, beste hainbat ere baditu mahaiaren gainean. Bolivia, Albania, Letonia, Zambia, Zelanda Berria, Costa Rica, Panama, Boxuana eta Bosnia-Herzegovina dira aukera gehien dutenak.Arostegiren esanetan, baina, azken horren aurka jokatzea gustatuko litzaieke: «Egun munduko talderik onenetarikoa da, selekzio indartsua, eta maila handiko jokalariak dauzka». Bosnia egungo munduko 21. talderik onena da FIFAren sailkapenaren arabera.
Oraindik aurkaria eta eguna zehazteke dago. Jakina den bakarra partida zein estadiotan jokatuko den da: «Ez dakit oraindik abenduaren 26an jokatuko dugun edo ez. Ziurtatu dezakedan bakarra estadioa da: San Mamesen ariko gara». Hori bai, edozein talde etortzen dela ere, gutxieneko baldintza batzuk betetzea derrigorrezkoa izango dute. «Ez dugu nahi selekzio bat ordezkoekin etortzea, hasierako hamaikakoko jokalariekin baizik. Aurkariei beti jartzen diegun neurria da», adierazi zuen Arostegik. Zein selekzioren aurka jokatuko duten erabaki bezain pronto, jakinaraziko dutela esan zuen.
Amorrorturen debuta
Euskal Futbol Federazioak herenegun jakinarazi zuenez, Jose Mari AmorrortuAthleticeko behe mailetako arduraduna izango da euskal selekzioko hautatzailea, Mikel Etxarrirekin batera. Beraz, bizkaitarraren estreinakoa izango da abendu amaiera aldera jokatuko den partida.
Euskadiko Futbol Federazioak Bosnia nahiko luke Gabonetako partidarako
Tunisiako hautatzaileak esandakoa gezurtatuta, aukera gehiago daudela jakinarazi du Santiago Arostegi presidenteak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu