Euskadiko Sega Txapelketako finala, gaur, Villabonan

Jon Otegi, Julen Gabirondo, Jokin Etxeberria eta Iban Pardo ariko dira lehian ordubeteko jardunean

Julen Gabirondo, aurreko igandean, Aian jokatutako kanporaketan. A. IMAZ.
2019ko uztailaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
SEGA. Gaur eguerdian jokatuko da Villabonako Bulano baserriko belardietan Euskadiko Sega Txapelketako Finala. Jon Otegik, Julen Gabirondok, Jokin Etxeberriak eta Iban Pardok hartuko dute parte. Finalistek ordubeteko lana egin beharko dute,eta belar gehien biltzen duen segalariak jantziko du txapela. Gabirondo eta Etxeberria aurreko urteko finalean izan ziren. Otegik eta Pardok, berriz, Andoni Goikoetxearen eta Igor Esnaolaren lekua hartuko dute.

Aurreko igandean Aian jokatutako kanporaketan onenak izan ziren laurak. Otegik moztu zuen belar gehien: 1.403, 5 kilo. Gertu izan zuen egungo txapelduna, Gabirondo. 1.403 kilo bildu zituen hark. Urrunago geratu ziren Etxeberria (1. 358 kilo) eta Pardo (1.309)

Duela astebeteko jarduna kontuan hartuta, Otegiren eta Gabirondoren arteko lehia espero da. Aurreko urtean, hain zuzen, Etxeberria zen faborito. Baina azkenean lan hobea egin zuen Gabirondok, eta harentzat izan zen txapela. Hirugarrenez lortu zuen titulua; espero baino alde handiagoarekin, gainera. Izan ere, Gabirondok 2.571 kilo jaso zituen, eta Etxeberriak, berriz, 2.434.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.