Iruñeko Baluarte jauregiaren atarian denak ez zeuden gustura atzo. Lau etapa Euskal Herrian egingo dituztela eta, Bakartxo Ruiz Bilduko Nafarroako legebiltzarkidea eta Xabi Lasa Nafarroa Baikoa Vueltako antolatzaileei bilera eskatzeko asmoz bertaratu ziren aurkezpenera. «Euskal Herria nazio bat dela aitortzeaz gain, euskal ikurrak eta hizkuntza bera errespeta ditzatela eskatzen dugu», azaldu zuen Ruizek.
Lasak salatu zuen Nafarroako Gobernuak «500.000 euro» xahutuko dituela Vuelta Iruñetik abia dadin. «Eta, bitartean, oinarrizko kirol jarduerak garatzeko hainbat diru laguntza bertan behera geratu dira. Ez dago eskubiderik gastu sozialak murrizten ari diren garaiotan dirua gutizia hauetan xahutzeko». Aurkezpen guztian «eskerrik asko» bakar bat soilik esan zuten euskaraz.
«Euskal ikurrak eta hizkuntza bera errespeta ditzatela eskatzen dugu»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu