Amaia Erbinak, Angela del Panek eta Barbara Plak lortu dute aurreneko diploma olinpiarra euskal kirolarientzat Rion. Euskal ordezkariek zazpigarren postu historikoa lortu dute zazpiko errugbian; historikoa, kirol horretan emakumezkoek Olinpiar Jokoetan jokatu duten aurreneko aldia izan baita.
5. postutik zortzigarrenerakoak erabakitzeko, Frantziaren aurrean galdu dute lehen partida Plak, Del Panek eta Erbinak (12-24). Zazpigarren eta zortzigarren postuak zehazteko partidan, ordea, gehiago izan da Espainiako selekzioa, eta 21-0 irabazi dio Fidjikoari. Hiru euskal errugbilariak zelairatu dira hasieratik, eta entsegu bat lortu du Erbinak.
Ordezko gisa joan da Frantziako selekzioarekin Lauriane Lissar, eta seigarren amaitu du txapelketa. AEBen aurka galdu du azken partida, 5-19.