Euskal selekzioa bosgarrenez izan da munduko txapeldun

Bost punturen aldea atera dio Ingalaterrari taldekakoan. Hamahiru domina lortu ditu bakarka; bi, urrezkoak

Euskal selekzioko kideak munduko titulua ospatzen, Portrushen. BERRIA.
2017ko urriaren 31
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
KAYAK SURFA. Euskal selekzioak munduko txapela irabazi du berriz ere, Portrushen (Ipar Irlanda). Asteburuan jokatu dira txapelketak, eta euskal ordezkariek (30 puntu) bost punturen aldea atera diote Ingalaterra bigarren sailkatuari (35 puntu). Hirugarren Gales izan da (46 puntu), eta Irlanda laugarren (49 puntu). Bederatzi herrialdeetako selekzioek hartu dute parte.

Euskal selekzioaren bosgarren munduko titulua da, Bakio-Mundaka (2007), AEB (2011), Australia (2013) eta Galiziakoen ondoren (2015). Taldekako urreaz gain, hamahiru domina lortu ditu bakarkako probetan, horietatik bi, urrezkoak: Ainhoa Tolosak emakumezkoen nagusi mailan, eta Hode Crujeiras gizonezkoen junior mailan.

Irlandara joaniko euskal ordezkaritza hamalau kidekoa izan da: Ainhoa Tolosa, Irati Bordagarai, Olatz Garmendia, Enara Ibarburu, Txema Carreto, Oskar Martinez, Luis Abando, Xabi Olano, Gorka Martin, Edu Etxeberria, Oier Etxeberria, Oier Uruburu eta Hodei Crujeiras.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.