Euskal selekzioa CIPBren Munduko Txapelketara
PILOTA. Euskal selekzioa Alziran (Herrialde Katalanak) ariko da gaurtik larunbatera bitartean, Esku Pilotako Nazioarteko Konfederazioak (CJPB) antolatutako Munduko Txapelketan. Euskal selekzioaz gain, beste hemezortziariko dira lehian, lau diziplinatan: nazioartekoan, wall ball-ean, llargues jokoan eta frontoi valentziarrean. Hamasei pilotari ariko dira euskal selekzioan: zortzi gizonezko eta beste zortzi emakumezko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu