FUTBOLA. Euskal selekzioak partida jokatuko du —bere ibilbideko hamargarrena izango da— azaroaren 25ean Txekiar Errepublikaren aurka, Ipuruan. Atzo eman zuen horren berria Euskadiko Futbol Federazioak, eta gaur jakinaraziko ditu norgehiagoka horri buruzko argibideak. Txekiar Errepublika 37. postuan dago gaur egun Nazioarteko Futbol Federazioaren (FIFA) sailkapenean.
Hautatzaile berria izango du euskal selekzioak: Iñigo Juaristi. Hark hartuko du egun Realeko entrenatzaile den Juanjo Arregiren lekukoa. Juaristik lau liga irabazi zituen Athleticekin: 2002-2003, 2003-2004, 2004-2005, 2006-2007 denboraldietan
Iazko azaroaren 26an jokatu zuen azkenekoz euskal selekzioak. Dublinen izan zen, eta 2-1 galdu zuen norgehiagoka Irlandaren aurka. Euskal Herrian, berriz, 2014ko abenduaren 27an jokatu zuen azkenekoz, Barakaldon (Bizkaia), Kataluniaren aurka. Bana amaitu zuten azkenean bi selekzioek norgehiagoka hura.
Euskal selekzioa Txekiaren aurka, azaroaren 25ean

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu