Euskal taldeak bakarrik ariko dira emakumezkoen arraun ligan

Kantabria eta Galiziako gobernuek uko egin diote ligari, eta Zumaia, Hondarribia, Arkote eta Getaria ariko dira lehian

Erredakzioa
Donostia
2009ko ekainaren 4a
00:00
Entzun
Euskal liga itxura izango du sasoi honetan lehen aldiz jokatuko den emakumeen arraun ligak, Euskal Herriko taldeak bakarrik ariko baitira lehian: Zumaia, Hondarribia, Arkote eta Getaria. Hasiera batean, Bizkaiko, Gipuzkoako, Galiziako eta Kantabriako selekzio bana lehiatuko zen, baina Galiziako eta Kantabriako Gobernuek uko egin diote emakumeen ligan taldea ateratzeari.

Heldu den uztailaren 11n zen hastekoa liga, O'Groven (Galizia), baina Galiziako eta Kantabriako ontziek parte hartuko ez dutela kontuan hartuta, egutegia aldatu egin beharko dute antolatzaileek. Hurrengo egunetan emango dute horren berri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.