txirrindularitza

Euskaltel-Euskadiko Koldo Fernandez de Larrea da Tourrerako duda bakarra

Mikel Astarloza, Igor Anton, Egoi Martinez, Gorka Verdugo, Alan Perez, Ruben Perez eta Amets Txurrukaren parte hartzea ziurra da Frantziako Tourrean.

2009ko ekainaren 19a
15:19
Entzun 00:00:0000:00:00
Igor Gonzalez de Galdeano Euskaltel-Euskadiko kirol zuzendariak adierazi du Frantziako Tourrean parte hartzeko taldeko txirrindulari baten kezka duela; Koldo Fernandez de Larrearena hain zuzen ere.

Larrea bere taldeko Juanjo Orozekin batera Suitzako itzulian parte hartzen ari dira. Itzuli hori amaitutakoan jakinaraziko dute Larrea Tourrean izango den ala ez.

Oraingoz Euskaltel-Euskadiko zazpi txirrindulariren partaidetza baieztatu du Euskaltel-Euskadiko kirol zuzendariak: Mikel Astarloza, Igor Anton, Egoi Martinez, Gorka Verdugo, Alan Perez, Ruben Perez eta Amets Txurruka.

Bi ordezkoak, berriz, Iñigo Landaluze eta Iñaki Isasi izango dira.

Uztailaren 4an Monakon hasiko da Tourra eta uztailaren 26an Parisen amaituko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.