Bosgarren jardunaldia dute gaur Eusko Label eta Euskotren ligetan. Orion ariko dira hamasei ontziak; emakumezkoen estropada 18:10ean hasiko da; gizonezkoena, 18:30ean. Aurrenekoari dagokionez, Orio eta Arraun Lagunak lehen postuan berdinduta daude, hamahiruna punturekin, baina oriotarrek dute liderraren elastikoa. Gizonezkoen kasuan, Santurtzi doa sailkapenaren buruan, bandera bakarra lortuta, Zierbenak eta Ondarroak bezalaxe. Itsasoari dagokionez, metro eskaseko olatuak daude iragarrita, eta haizeak iparretik joko du, orduko hamabost kilometro inguruko abiaduran. Arratsaldeak aurrera egin ahala, apaldu egingo da.
Hiru talde itxialdian
KAE 1 eta ETE ligako ontziak Zumaian ariko dira gaur. Gizonezkoek 12:00etan ekingo diote; emakumezkoek, berriz, 18:00etan. Bi ligetako hiru taldek, ordea, ezin izango dute arraun egin asteburu honetan, talde horietan positibo kasuak atzeman direlako. KAE 1ean, Deustu eta Lapurdi dira; ETE ligan, berriz, Isuntza.
Gizonen ligan, Getaria da lider, bi estropadetan nagusituta; emakumeen ligan, Tolosaldea dago lehena, bost garaipen eskuratuta.
Arrauna
Eusko Label eta Euskotren ligak Orion dira gaur; KAE 1 eta ETE ligak, Zumaian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu