Arranzen taldekideak Jesus Gonzalez galiziarra eta Alberto Dominguez eta Carlos Loriente izan dira. Haiek ere, Espainiaren ordezkaritzan lehiatu dira, eta azkeneko lekuan sartu dira finalerdietako proban.
Ondorioz, bai Mironesek, bai Arranzek, B mailako finala jokatu beharko dute, baina domina eskuratzeko aukera guztiak galdu dituzte.
Atenasko 2004ko Olinpiar Jokoak
Eva Mirones eta Mario Arranz finaletik kanpo geratu dira arraunean
Eva Mirones eta Mario Arranz arraunlari euskal herritarrek ez dute finalean sartzeko helburua bete, eta, ondorioz, domina eskuratzeko aukera guztia galdu dute. Pisu arineko scull bikoitzean lehiatu da Mirones, Teresa Mas de Xaxars kataluniarrarekin batera, Espainiako taldearen izenean. Finalerdietako proba izan dute gaur, eta azkenak izan dira. Halaber, Mario Arranz eta haren taldekideak ere azkenak izan dira pisu arineko lemazainik gabeko laukoko finalerdietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu