Ez da akordiorik izan, eta grebak segitzen du

Espainiako Liga Profesionala eta Futbolarien Elkartea gaur bilduko dira berriz ere

Erredakzioa
Donostia
2011ko abuztuaren 24a
00:00
Entzun
Bosgarrenean ere ez. Espainiako Liga Profesionalak (LFP) eta Futbolarien Elkarteak (AFE) ados jarri ezinik jarraitzen dute, eta, ondorioz, grebak bere horretan segitzen du.

LFPko eta AFEko ordezkariak atzo bildu ziren bosgarren aldiz auziari irtenbidea eman eta abuztuaren 11n Lehen eta Bigarren Mailako aurreneko bi jardunaldietarako deitutako greba bertan behera gera dadin. Baina alferrik. Bi aldeek aurrerapausoak eman dituzte, baina oraindik elkarrengandik urrun daude. Hala, grebak bere horretan jarraituko du. LFP eta AFE gaur bilduko dira berriro. Akordiorik lortu ezean, zaila dirudi bigarren jardunaldia jokatzea. Bi aldeak, hala ere, negoziatzeko prest daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.