Ezkurdia-Galarza 22-11 Artola-Aranguren

Ezkurdiak eta Galarzak aurrerapauso bat eman dute

Ezkurdiak ikuskizuna eman du aurreko koadroetan, eta nafarrek une oro kontrolpean izan dute neurketa. Sailkapenean bosgarren dira.

Joseba Ezkurdia, pilota bat eramaten. IDOIA ZABALETA / FOKU
2021eko martxoaren 21a
20:28
Entzun

Binakako Txapelketan aurrera jarraitzeko pauso sendoa eman dute Joseba Ezkurdiak eta Ladis Galarzak Logroñoko Adarraga pilotalekuan (Errioxa, Espainia). Nafarrek bost puntu dituzte, eta, garaipenari esker, aurrea hartu diete Jaka-Martijari eta Urrutikoetxea-Imazi. Artolak eta Arangurenek, gutxi badira ere, aukerak dituzte oraindik; falta zaizkien bi neurketak irabazi beharko dituzte, eta Urrutikoetxea-Imazen porrot bat itxaron.

Gaurko neurketan, ordea, urrun izan dute garaipena Artolak eta Arangurenek. Indartsu hasi dira, bi eta huts aurretik, baina ondoren bere jokoa ezarri du arratsaldeko protagonistak: Joseba Ezkurdiak. Artola kantxatik atera du, ez dio jokoan sartzen utzi, eta bikain amaitu ditu tantoak. Sasoi onean da arbizuarra, eta gaur, gainera, ondo lagundu dio Ladis Galarzak. Hala, 16 eta 6 aurretik jarri dira gorriak, eta, hortik aurrera, pixkanaka neurketa amaitu besterik ez dute egin behar izan. Azkenean, 22 eta 11.

Bihar Getariako (Gipuzkoa) Sahatsaga pilotalekuan jokatuko dute 12. jardunaldiko azken neurketa Urrutikoetxea-Imazek eta Altuna III.a-Mariezkurrena II.ak.

Sailkapena

1. Elezkano II-Zabaleta, 9 puntu
2. Peña II.a-Albisu, 8
3. Altuna III-Mariezkurrena, 8
4. Olaizola II.a-Rezusta, 6
5. Ezkurdia-Ladis Galarza, 5
6. Jaka-Martija, 4
7. Urrutikoetxea-Imaz, 4
8. Artola-Aranguren, 3

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.