tenisa

Federer, kalera Wimbledonen

Galdu egin du final-laurdenetan Tsongaren aurka.

2011ko ekainaren 29a
18:29
Entzun

Roger Federerrek adio esan dio aurtengo Wimbledon txapelketari, final-laurdenetan 3-6, 6-7, 6-4, 6-4 eta 6-4 galdu baitu Jo Wilfried Tsongaren aurka. Honek oso erasotzaile jokatu du, eta fruitua eman dio horrek: 58 aldiz igo da sarera eta 37tan asmatu du. Federer 42 aldiz igo da eta 26an asmatu du.

"Ikaragarri ondo jokatu dut, dena sartzen zitzaidan. Ezin dut sinetsi finalerdietan sartu naizela", esan du irabazleak. Orain Novak Djokovicen kontra jokatuko du. Honek 6-2, 3-6, 6-3 eta 7-5 gainditu du Bernard Tomic. 

Sei aldiz irabazi izan du Federerrek Wimbledon. Tsonga munduko sailkapenean 19. tokian dago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.