Federer-Raonic eta Berdych-Murray finalerdietan
TENISA. Wimbledongo gizonezkoen torneoko finalerdiak atzo zehaztu ziren. Roger Federerrek Milos Raonicen aurka jokatuko du bihar, eta Thomas Berdychek Andy Murrayrekin neurtuko ditu indarrak. Eskoziarra kostata sailkatu zen, bost set behar izan baitzituen Jo-Wilfried Tsonga kanporatzeko: 6-1, 3-6, 4-6, 4-6 eta 6-1.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu