Federerrek eta Djokovicek sufrituta egin dute aurrera Roland Garrosen

Suitzarra eta serbiarra elkarren kontra ariko dira finalerdietan, Del Potro eta Tsonga kanporatu ondoren

Erredakzioa
Donostia
2012ko ekainaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Roger Federerrek eta Novak Djokovicek izerdia latz bota behar izan zuten atzo Roland Garroseko finalerdietara sailkatzeko. Biek ala biek bost set behar izan zituzten helburua lortzeko. Suitzarrak Juan Martin del Potro kanporatu zuen (3-6, 6-7, 6-2, 6-0 eta 6-3). Lehen bi setak galdu egin zituen, baina gehiago izan zen azkenean.

Djokovic estuago ibili zen Jo-Wilfried Tsonga mendean hartzeko (6-1, 5-7, 5-7, 7-6 eta 6-1). Lehen setean aise gailendu zen, baina hurrengo biak galdu egin zituen. Laugarren setean etxera joateko zorian egon zen, baina erakutsi zuen txapeldun handia dela. Federer eta Djokovic elkarren kontra ariko dira finalerdietan. Beste bi final-laurdenak gaur jokatuko dira: David Ferrer Andy Murrayren aurka, eta Nicolas Almagro Rafa Nadalen kontra.

Stosur eta Erroni, aurrera

Emakumezkoetan, Samantha Stosurrek eta Sara Erronik lortu zuten finalerdietara pasatzea; Stosurrek Dominika Cibulkovari irabazi zion, eta Erronik, Angelique Kerberri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.