Pilota

Felix Espilla zesta puntista historikoaren agurra

Urriaren 22 eta 23an Markinan jokatu dituen partidetan agur esango dio kirol bizitza profesionalari.

2010eko abuztuaren 12a
16:25
Entzun 00:00:0000:00:00
Aitor Totorika Masterjai enpresako buruak eman zuen jakitera albistea. Felix Espillak (Berriatua, 1962) agur esango dio zenta puntalari gisa egindako ibilbide luzeari, urriaren 22 eta 23an Markinan jokatuko duen azken partidekin.

1978ko abuztuaren 27an egin zuen debuta eta ordutik palmares ederra osatu du. 1995ean Munduko Txapelduna izan zen, 2003an berriz, Munduko Txapeldun ordea. Euskal Herriko txapelketa eta lehiaketa ugari ere irabazia da Felix Espilla, tartean, Urrezko Zesta Txapelketa 1993, 2001, 2002, 2004, 2005, 2006 eta 2009. urteetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.