71 urterekin hil da. Uriartek hamabi denboraldi egin zituen Bilboko taldearekin (1962-74); 297 partida jokatu, eta 90 gol sartu —diotenez, %73 buruz—. Horietatik hogeita bi 1967-1968 denboraldian sartu zituen, eta Espainiako ligako goleatzaile onenaren saria jaso zuen. Sasoi hartan bost gol sartu zizkion Betisi, Urtezahar egunean jokatu zen partida batean. Tituluei dagokienez, bi aldiz irabazi zuen kopa, 1969an eta 1973an. Jose Angel Iribarrekin batera egin zuen debuta.
Bitxikeria bezala, erretiroa hartuta Castro Urdialesera (Kantabria, Espainia) joan zen bizitzera —sestaoarra zen jaiotzez—, eta bertako udaleko zinegotzi izan zen PRC alderdiarekin.