Finala baino ez da falta

Zugarralde-Erreka lehiatik irtengo da, heldu den igandean, Berria txapelketako irabazlea

Erredakzioa
2006ko martxoaren 29a
00:00
Entzun
Joan den asteburuan jokatu ziren Berria txapelketako finalerdiak, eta heldu den igandean jokatuko da Hernanin finala. Zugarralde eta Erreka iritsi dira aurten azken txanpara. Kadeteen jardunari esker irabazi zuen Zugarraldek Lemoaren kontra, eta nagusien jardunak erabaki zuen Erreka eta Txarutaren artekoa.

ZUGARRALDE (Burlata) 60; LEMOA 46

Kadeteak: Ansotegi-Kortabarria 22; Arrese-Martin 5.

Jubenilak: Idoate-Soroa 16; Fernandez-Gojenola 22.

Nagusiak: Arraztoa-Landiribar 22; Erauskin anaiak 19.Gorabehera asko izan zituen Hernanin jokatutako kanporaketak. Kadeteen artekoa zen itxuraz partidarik orekatuena, baina ez zuen inork iragarpenetan asmatu. Ongi egin zuten euren lana Burlatakoek, baina urduri antzean aritu ziren kontrarioak, eta ez zuten dakitenik jokatu. Kortabarriak menderatzen zuen tantoa atzean, eta Ansotegik ongi amaitu aurrean. 15 urte besterik ez dauzka, baina oso erraz egiten du pilotan Ansotegik.

Maldan gora jarri zitzaien kanporaketa Lemoakoei. Are gehiago, gazteen partidan faboritoak nafarrak zirela jakinda. Bigarren kalea iragarpenetan. Oso parekatuta hasi zen partida, bi atzelariak elkar ezin menderatuta hasi ziren, eta bi aurrelariak fin lanean. Erik Fernandez Lemoakoak erabaki zuen norgehiagoka azken txanpan. Hura izan zen lau pilotarien artean onena.

Irabazita ere lan asko zuten aurretik Lemoakoek. Nagusien partida irabazi beharra, eta kontrarioak 12 tantoz azpitik utzita. Saiatu ziren, baina ez zuten lortu. Oso ongi aritu ziren nafarrak, eta partida eta kanporaketa irabazi. Arrazotia izan zen onena.

TXARUTA (Baztan-Malerreka) 41; ERREKA (Doneztebe) 52
Kadeteak: Ollo-Madariaga 22; Bereau-Zelaieta 8.

Jubenilak: Juanenea-Otxandorena 14; Eskudero-Linzoain 22.

Nagusiak: Zubieta-Arraztoa 5; Alzugarai-Eraso 22.Maldan gora jarritako kanporaketari buelta emateko gai izan ziren Doneztebekoak, ez baitzuten hasiera onik izan kadeteetan. Txarutakoak askoz gehiago izan ziren. Madariagak menderatu zituen tanto gehienak atzeko koadroetan, eta Ollo lagunak erraz bukatu zituen aurrean. Tanto bakoitza borrokatu zuten Errekakoek, bazekitelako guztien beharra izango zutela amaieran. Zortzi lortu zituzten.

Gazteen mailakoa izan zen jaialdiko partidarik onena. Errekakoak ziren irabazteko faborito, baina partida erdia arte ez zituzten kontrarioak atzera utzi. Nekeak harrapatu zituen Txarutakoak, orduan egin zen jaun eta jabe Josu Linzoain, eta Txarutakoei zortzi tanto kendu.

Nagusietan, 17 tanto egitera irten ziren Txarutakoak, baina bost baino ez zituzten egin. Erasok ez zuen pilotarik galdu, eta Alzugarai erakustaldia eman zuen. Erreka finalera.

Afizionatu mailako emaitzak



 

Zumarragako txapelketa





ZUMARRAGA (finalerdiak):

Kadeteak:

- Alberdi-Perosanz 22; Fernandez-Olasagasti 12.

Lau t' erdian:

- Agirre 17; Zabaleta 22.

Seniorrak:

- Huizi-Iparragirre 22;Erauskin anaiak 11.

Teledonosti txapelketa





ANTIGUA (Donostia)

(Final-laurdenak):
Kadeteak:
- Peñas 22; Epelde 4.

- Zabaleta 22; Esnaola 8.

Gazteak:
- Idoate 22; Beroiz 14.

- Fernandez I.a 18; Narbarte 22.

Biharko izarrak txapelketa





MALLABIA:

Lehen maila:
- Erroizenea-Aldaz 22; O. Gonzalez-Garmendia 12.

- M. Garcia-Iza 15; J. Beitia-Azanza 22.

- Etxebeste-Bessonart 12; Renobales-Argote 22.

- Axpe-Lopez 22; A. Beitia-Galarraga 17.

Ortuellako txapelketa





ORTUELLA:

Gazteak:

- Andreu-Txurruka 10; Urberuaga-Diez 22.

Lehen maila:

- Larrañaga-Zubiaga 20; Muguruza-Atutxa 22.

Sopelanako txapelketa





SOPELANA (Lau t' erdian):

Gazteak:

- Iturriotz 22; Jauregi 15.

Lehen maila:

- Elorrieta 22; Elurbe 14.

-Errea 22; Aio 15.

Elgetako txapelketa





AZKOITIA ETA ESKORIATZA (Lau t' erdian):

Kadeteak:

- Zabaleta 22; Rezusta 9.

- Otamendi 22; Antia 2.

- Arakistain 22; Akiza 20.

- Alduntzin 22; Diaz Gereñu 14.

- Uitzi 22; Fernandez 13.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.