pilota

Finalerdietarako sailkatu da Gonzalez, Berasaluzek min hartu ostean

Berasaluze VIII.ak orkatila bihurritu du, Gonzalez 10-17 aurretik zihoanean. Partidarekin jarraitzen saiatu den arren, azkenean bertan behera utzi behar izan dute. Finalerdietako ligaxka, larunbatetik aurrera.

2009ko azaroaren 2a
12:45
Entzun 00:00:0000:00:00
Sebastian Gonzalezek Lau t’erdiko Txapelketako finalerdietara sailkatzea lortu du, gaurko partidan Pablo Berasaluzek Berasaluze VIII.a-k orkatila okertu eta ezin jarraituta geratu delako. Lehia bertan behera utzi dute orduan, Gonzalez 10-17 aurretik zihoanean. Tolosan (Gipuzkoa), Beotibar pilotalekuan jokatu dute.

Partida eten aurretik, Berasaluze aldageletara erretiratu da une batez eta orkatila lotu diote. Kantxara itzuli da eta, pilotakada batzuk ematen saiatu arren, ezin izan du jarraitu.



Final-laurdenetako beste partidak

Ostirala (Balmaseda, Bizkaia). Augusto Ibañez Titin III.a - Asier Olaizola Olaizola I.a: 22-21.

Larunbata (Iruñea). Julen Retegi Retegi Bi - Aimar Olaizola Olaizola II.a: 22-11.

Igandea (Eibar, Gipuzkoa). Juan Martinez Irujo - Oinatz Bengoetxea Bengoetxea VI.a: 22-19.

Finalerdiak.

Ligaxka bidez jokatuko dituzte, larunbatetik aurrera. Jokalari guztiak Aspe enpresakoak dira.

Finala.

Abenduaren 8an izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.