Fischer eta Grimau gabe, eta Mumbru zalantza dela doa Badalonara Bizkaia

Joventut denboraldiko sasoi puntu onenean dago, azken bi partidak segidan irabazita zulotik irten baita (20:45)

Andoni Urbistondo.
2012ko martxoaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Mina egin du Bilbon Bartzelonaren aurkako porrotak. Mina buruko indarrean, eta mina hainbat jokalariren sasoi puntuan. Zuntz haustura osatzetik gertu, baina taldetik kanpo dago D'Or Fischer, baina ez da bakarra izango. Grimauk odol isuri txikia izan du belaunean kolpea hartu ostean, eta ez du bidaiarik egingo Badalonara, gaur Joventuten aurka jokatzera. Mumbru joan, joango da, baina jokatuko duen ezin jakin, momentuz. Sukarrak jota egon da hegalekoa azken bi egunetan, eta partida atarian ikusiko da jokatzeko prest dagoen edo ez.

Une txarrean dator Badalonara egin beharreko bidaia. Garaipen premiarekin zortzi onenen artean mantentzeko, eta Joventut denboraldiko sasoi puntu onenean dela, azken bi partidak jarraian irabazi ostean. Badalonakoak zulotik irten dira, eta asmo garbia dute: Euroligan borrokan ari den taldearen buruko nekeari etekina atera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.