FITXAKETAK . David Herrerok, Mikel Artetxek eta Alberto Martinezek egindako eskaerak baztertu ditu Euskaltel-Euskadik

2003ko irailaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskaltel-Euskadi taldeak ez ditu ontzat eman David Herrero, Mikel Artetxe eta Alberto Martinez txirrindulariek eginiko eskaerak. Migel Madariagaren taldeak kontratua berritzeko eskaintza egin zien hirurei, bi urtez Herrerori eta urte batez Artetxe eta Martinezi, baina txirrindulariak ez ziren ados eskaini zitzaien diruarekin, eta beste eskaera bat egin zuten. Euskaltelek ez ditu onartu horiek, eta hirurei euren etorkizuna lotzeko askatasuna eman die, Madariagak Euskaltel-Euskadin jarraitzeko bidea itxita ez dutela esan badu ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.