AEBetako Sari Nagusiko nahasmenak erabat aldatu du 1 Formulako giroa azken egunotan. Nazioarteko Automobilismo Federakuntzak (FIA) gogor zigortu nahi ditu taldeak, Indianapolisko ikuskizun tamalgarriak berriro errepika ez daitezen. Hala ere, egoera bitxia da: errudun nagusia Michelin izan zela ohartuta ere pneumatiko etxe frantziarrak berak onartu du, FIAk ez du Michelin zigortzeko modurik.
Izan ere, Michelin ez da 1 Formulako txapelketako lehiakidea; taldeen hornitzailea baizik. Horregatik, FIAk taldeen aurka egingo du, horiek, azken finean, Michelinen arazo baten biktima izan baziren ere. Hala, talde guztiek ÃBridgestonerenak salbu, noski-, bat egin dute, boikot baten mehatxuaz ohartaraziz.Max Mosleyk gidatzen duen FIAk gehiegizko zigorra jarriko ote dien beldur dira, eta horren aurrean batu egin dira. Red Bull Racingek ere ez zuen adierazpena sinatu, nahiz eta Michelin pneumatikoak erabili. Zergatik? Bada hurrengo urtean Ferrari motoreekin jardungo duelako eta dagoeneko haien «aginduetara» dagoelako, orain arte Sauber egon den bezala.Hain zuzen, Sauber taldea protagonista izan zen aurreko astean, BMW etxeak aipatutako taldea erosi baitu. Horrela, datorren urtetik aurrera, BMWk bere taldea izango du 1 Formulan, Williamsekin zuen lankidetza akordioari amaiera emanez. Ezaguna zen Sauberrek eta BMWk harremanak zituztela, baina motore horniketa batera mugatuko zen ustea zegoen. BMWren eta Williamsen arteko harremana, aldiz, asko gaiztotu da , eta Municheko (Alemania) motore egileak beste bide bati ekitea erabaki du. Sauber zen, gaur egun, 1 Formulako talde pribaturik onena. Gelditzen diren biak Jordan eta Minardi dira.
Pneumatikoek ez dute arazorik sortuko
Talde horren botere osoa BMWk hartuko du pixkanaka, eta gidarien kontratuak ere berrikusi egingo ditu, eskuderia bere modura moldatzeko. Ondorioz, Villeneuve eta Massaren jarraipena kolokan dago. Lehena ez da fin aritu eta ikusteke dago non jarraitzeko aukera izangoduen. Bigarrena, Ferrarira joan daiteke, Barrichello nazkatuta baitago, eta kontrakoa esan badu ere, aurtengoa izan daiteke haren azken urtea etxe gorrian.Oraingo honetan pneumatikoek ez dute arazorik sortuko, barrutia, alde horretatik behintzat, ez baita arriskutsua. Lehia bestelakoa izango da, taldeen artekoa. Raikkonenek motorea hautsi zuen ostiralean, eta hamar postu atzerago irtengo da. Horrelako hutsek mesede gutxi egiten diote, eta dagoeneko Ferrarira joango ote den beldur dira McLarenen. Frantzian aurreraketak egiteko aukera dago, Adelaide bihurgunerako zuzengunean, esaterako. Raikkonenek ikuskizuna emango du bertan.
Renaulteko gidariak oso eroso aritu dira entrenamenduetan. Oraingoan McLareneko gizon indartsua Montoya izan daiteke. Ferrari ere indartsu aritu da, baina garaipena Renaultentzat edo McLarenenentzat izango da, ziurrenik.
Frantzian, berriro ere, 1 Formula
Aurrekoa ahaztu eta lehia estua espero da Renaulten eta McLarenen artean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu