Ekainaren 30a arteko balantze ekonomikoaren arabera, Realak duen zorra 30.914.441 eurotakoa dela azaldu du gaur Realak. Zor hori beraiek zuzendaritza hartu aurretik egina zegoela azaldu dute. Orain, diru irteerak eta sarrerak parekatzeko helburua dutela diote, izan ere, azken bost urtetan gastuak %75 igo direla eta sarrarak %22 baino ez direla igo azaldu dute.
Egoera kezkagarria izan arren, baikor azaldu nahi izan dute Realeko zuzendaritzeko kideek, eta egoera konpontzeko esperantza badutela azaldu dute.
Rela
Fuentes: "Kapital handitzea egiten ez bada kluba desagertu egin daiteke"
Realak 31 milio eurotako zorra duela jakinarazi du gaur hango presidenteorde Iñaki Alkortak. Realeko presidente Miguel Fuentesek egoera "larria" dela azaldu du, eta beraz, kapital handitzea egiten ez bada kluba desagertu egin daitekeela abisu eman du. Nolanahi ere, baikor azaldu da Fuentes, eta egoera gainditu daitekeela azaldu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu