Alavesek denboraldiko lehen garaipena lortu zuen atzo Mendizorrotzan, Tenerife mendean hartuta. 1 eta 0 irabazi zuten gasteiztarrek, baina alde handiagoa merezi zuten, gola sartzeko abagune ugari izan baitzituzten. Gogotsu hasi zuen partida Cosen taldeak, eta berehala aurreratu zen markagailuan bigarren minutuan, Nene brasildarrak kontraerasoan lortutako gol bati esker.
Lehenengo zatiak aurrera egin ahala, baina, Tenerife zelai erdiko jokoa menderatzen hasi zen. Bodipok bigarrena egiteko aukera izan zuen 17. minutuan, baina hortik aurrera Tenerife izan zen jaun eta jabe. Atea hutsean mantentzea lortu zuten etxekoek, eta bigarren zatian askoz gehiago izan ziren, 60. minututik aurrera batez ere, Tenerife bat gutxiagorekin gelditu baitzen.
FUTBOLA. Alavesek 1 eta 0 irabazi dio etxean Teneriferi, Bodiporen gol bati esker
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu