FUTBOLA. ESPAINIAKO LIGA. ATHLETIC. Valverdek Yeste eta Luis Prieto zelairatu ahal izango ditu bihar

Aranzubiak kolpea dauka ezker izterrean, eta baliteke jokatzeko moduan ez egotea

Erredakzioa
2004ko irailaren 21a
00:00
Entzun
Luis Prietok eta Fran Yestek arazorik gabe jokatu ahal izango dute bihar Betisen aurkako neurketa, euren lesioetatik osatu baitira jadanik. Yestek normaltasun osoz egin zuen entrenamendua atzo Lezaman, eta Prieto gaur hasiko da taldearekin entrenatzen. Halere, berri txarrik ere izan zen atzokoan, Valverderentzat, Dani Aranzubia ez baitzen besteekin entrenatu. Atezain errioxarrak kolpe handi samarra dauka ezker izterrean, eta ikusteko dago Betisen kontra jokatu ahal izango duen. Aranzubia osatzen ez bada, Lafuentek denboraldiko lehen aukera izango du.

Aranzubiak berak irakurketa baikorra egin zuen atzo Deportivoren kontrako partidaren inguruan. «Ondo jokatu genuen, ia jokatu ez duten jokalariekin ondo egin genion aurre Depor bezalako talde bati, eta horrek konfiantza handia ematen digu. Lasai asko irabazi ahal izan genuen». Bestalde, «anekdotatzat» jo zuen lau partidatanzortzi gol jaso izana, eta defentsa ondo aritu dela iritzi zion. Nolanahi ere, azken bi neurketetan berak kale egin duela aitortu zuen. «Horrelakoa da atezainen bizitza. Askotan saihestu beharreko golak jasotzen ditugu, prest egon behar dugu horrelakoak onartzeko».Igor Angulo gazteak, berriz, taldea itxaropentsu dagoela azpimarratu zuen. «Etsipena? Ez. Gogo handia dugu irabazteko, ondo ari gara jokatzen».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.