Eibarrek uste baino gehiago sufritu behar izan zuen Celtaren kontrako partidan, baina azkenean 2-1 nagusitu ziren eibartarrak, eta hiru puntuak Ipuruan geratu dira. Lehen zatian jaun eta jabe izan ziren etxekoak; oso ondo antolatuta irten ziren zelaira, eta jokoa irudimenez jantzi zuten. Laister aurreratu ziren, gainera: 9. minutuan Kike Mateok etxeko taldea aurreratu zuen, eta 17.goan bigarrena egin zuen. Lehen zatian nagusi izan ziren handik aurrera.
Bigarrengoan ere ondo hasi ziren eibartarrak, baina azken errematea egiten ez zuten asmatzen. Aukera gehiegi huts egin zituzten; Llorentek hirugarrena egiteko parada ezin hobea izan zuen, baina ez zuen asmatu, eta Canobbiok Celtaren gola egin zuen. Handik aurrera urduritasuna nagusitu zen; Celtak aukerak egiten zituen arren ez zuen ezertarako betarik izan.
FUTBOLA. ESPAINIAKO LIGA. EIBAR. Merezi baino gehiago sufritu zuen Eibarrek lehen zatiko errentari eusteko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu