gun Athleticen bigarren taldeak bete ezin dezakeen beharra ari da egiten Numancia azken denboraldiotan. Athletic Btik lehen talderako urratsa handiegia da jokalari gehienentzat, eta futbolari gisa hazteko Athletici erdibideko talde bat edukitzea komeni zaio. Numancia, berriz, talde apala da, eta, goi mailako fitxaketak egiteko gaitasunik ez duenez, kalitatea duten jokalari gazteen aldeko apustua egin du. Interes berberak dituzten talde bik bat egiten dutenean, erraza izaten da elkarlana bultzatzea.
Numancia eta Athletic dira horren adibide garbiena. Soriako taldeko begiraleek oso ondo ezagutzen dituzte Euskal Herriko taldeen harrobiak Athletic, Reala, EibarÉ eta beharren bat dutenean ez dute zalantzarik izaten jokalari horiek, utzita, eskatzeko. Athleticek ere, nola ez, interesa du jokalariak uzteko, eta horrela makina bat jokalarik hartu du Soriarako bidea: Exposito, Isaac Cortes, Jorge Perez eta Jabier Tarantinok oraintsu. Azken horren kasua bitxia da benetan. Aurton partida bat bakarrik jokatu du hasieratik Edorta Muruaren aginduetara. Hala ere, Lehen Mailan jokatzeko aukera eskaini dio Maximo Hernandezek. Aspalditik ezagutzen omen du, eta goiko mailan jokatzeko gaitasuna duela iritzi dio entrenatzaile beteranoak. Jokalari horiek ez dira izan Los Pajaritosen jokatzeko aukera izan duten bakarrak. Angulo, Azkorra eta Ibon Gutierrez ere eraman gura izan ditu Numanciak, baina, arrazoi batzuk edo beste tarteko, ez dute Soriarako bidea hartu. Euskal jokalarien izaera oso gustuko omen dute Sorian, eta futbolariak ere oso maitatuak sentitzen omen dira. Guztiek irabazten duteÉ Athleticen ekonomiak izan ezik. Jokalariak uztearekin oso gustura dago egungo zuzendaritza, baina arlo ekomonikoa aintzat hartuta bi taldeen artean dagoen hitzarmenak ez dio grazia handirik egin Fernando Lamikiz presidenteari. Akordioa berritzea omen da zuzendaritza berriaren asmoa.
FUTBOLA. ESPAINIAKO LIGA. Lehoikumetik lehoira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu