Spartak Mosku, Benfica, Caen, Estrasburgo eta Celtan jokatu du. Orain, ordea, 36 urte betetzear dela, irabazle sena joan egin zaio bat-batean, unerik txarrenean. Larunbatean Espainiaren aurka galdu ondoren, Iartsev hautatzailearen entrenatzeko modua kritikatu zuen, eta harrigarriena hau da Portugal eta Espainiaren multzoan Errusiak zer eginik ez zuela esan zuen. Ez zen ixildu, inoiz egin ez duen bezala, baina 35 urterekin selekzioko liderra zen, taldea bere bizkarrean hartzeko zuen gaitasunak balio handia ematen dio, eta ezkortasun horren aurrean Errusiako Federazioak Mostovoi selekziotik kanporatzea erabaki zuen atzo. Vigora (Galizia, Espainia) bidean utzi zuen atzo Mostovoik selekzioa.Valery Draganov federazioko lehendakariordea atzo kexu zen. «Mostovoik eta antzeko jendeak urrea balio du, ez dugu bere mailako behar adina jokalari». Erabakia, ordea, astelehen gauean hartu zuen federazioko zuzendaritzak. «Freskotasuna falta dugu. Portugalen, egun hauetan bero izugarria egin du, eta guk, ez dakit zergatik, lan fisiko gehiegi egin dugu. Ez gara hona hogei partida jokatzera etorri, hiru baizik. Partidan hilda geunden. Ez dut uste sailkatuko garenik. Nere ustez, orain ez dugu aukerarik», esan zuen Mostovoik larunbatean.
Sobiet Batasuneko zinema eskolaren jarraitzaile
Hitz horiekin esan dio agur selekzioen arteko bere azken txapelketari. Errusiako jokalari zaharrena zen. Valery Karpinen agurraren ondoren, Onopko eta Ovtxinnikov zituen bakarrik bere belaunaldiko jokalari bakarrak. SESBeko futbol eskoletan sortutako jokalaria, Sobiet Batasuneko zinema eskolako filmak ditu bere zaletasuna, eta bere familia ezkonduta dago, eta bi seme-alaba ditu gauzarik maiteena. «Mostovoik esandakoa etika falta da, eta selekzioa utzi behar du», esan zuen atzo Georgi Iartsev hautatzaileak.Ez da hau denboraldi ona izan beretzat. Celtarekin Bigarren Mailara jaitsi da, eta ziurrenik orain Errusiara itzuliko da. Eurokopan inoiz lortu ez duen arrakastarekin itzultzea zuen helburua, baina ez da izango. Harrituta dagoela baina ezer ez dela gertatzen esan zuen atzo, «bizitzak jarraitzen du». Jokalari itxia izan da beti, nahiz eta kazetariekin hitzordua izan beti berera egin duena, lasai, bere nortasunean babestuz. -Jon Ordoñez
eztabaida bi selekzioetan
Txapelketa bakoitzak bere erara prestatu arren, bietako batek ere ez du asmatu
Multzoko lehen partida galtzeaz gain, badute Errusiak eta Portugalek une honetan beste gauza bat elkarren antzekoa. Bakoitzak bere erara prestatu du txapelketa, baina lehen jardunaldian galduta bi taldeetan piztu da txapelketa prestatzeko moduaren inguruko eztabaida. Mostovoi Errusiaren prestaketaz kexu azaldu da. Lan fisiko gehiegi egin dutela eta txapelketara nekatuta iritsi direla esan du, nahiz eta Errusiako Liga denboraldi erdian egon. Etxera bidali dute horregatik. 2003ko urrian zuzenean sailkatu ez zenez, hilabete gehiago behar izan zuen sailkapen txartela eskuratzeko, Galesen aurka. Portugalen ere sailkapen faserik jokatu ez duen arren, badute zer pentsatu. Jokalariek tentsio falta izan dutela salatu dute zenbait kazetarik. Hain zuzen, arrazoi horregatik erabaki zuen FIFAk munduko kopako txapeldun bati hurrengo zuzenean jokatzeko txartela kentzea. Hamazazpi lagunarteko jokatu ditu Portugalek, eta Eurokoparen maila duten aurkarien artean Brasilen aurka irabaztea lortu du soilik.
-
Eurokopara arte egindako bidea
Portugal
Lagunartekoak
Italia1-0 Portugal
Portugal 2-1 Brasil
Portugal 1-0 Mazedonia
Herbehereak1-1 Portugal
Portugal 0-0 Paraguai
Portugal4-0 Bolivia
Portugal 1-0 Kazakhstan
Portugal0-3 Espainia
Norvegia 0-1 Portugal
Portugal5-3 Albania
Portugal 1-1 Grezia
Portugal8-0 Kuwait
Portugal 1-1 Ingalaterra
Portugal 1-2 Italia
Portugal2-2 Suedia
Portugal 3-0 Luxenburgo
Portugal 4-1 Lituania
ERRUSIA
Sailkapen fasea
Errusia4-2 Irlanda
Errusia4-1 Albania
Albania3-1 Errusia
Georgia1-0 Errusia
Suitza2-2 Errusia
Irlanda1-1 Errusia
Errusia4-1 Suitza
Errusia3-1 Georgia