Gaizka Garitano. (Derio, Bizkaia, 1975)
Futbolari ohia: Athleticeko harrobian eta lehen taldean, Eibarren, Ourensen (Galizia), Realean eta Alavesen ibilia. Azkar hasi zen entrenatzaile Eibarren, eta lorpen handiak lortu ere bai: bi denboralditan, Bigarren B Mailatik Lehen Mailara igo zuen taldea. Maila horretan Eibarrek izan duen lehen entrenatzailea da, eta ibili izan da Valladoliden (Espainia) eta Deportivon ere (Coruña, Galizia); bietatik bota egin zuten. Orain, Athleticeko bigarren taldeko entrenatzailea da. Ikasketaz kazetaria, baina oso gutxitan jarduna lanbide horretan. Futbola du pasio, eta etxean jaso du neurri handi batean: aita, Angel Garitano Ondarru, eta osaba, Ander Garitano.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu