Gakoak

2011ko apirilaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00

SAKEA, LAU T'ERDITIK

Piloteoaren alde. Binakakoan bezala, sakea lau t'erditik aterako da. Asmoa sake errematea eragoztea eta piloteoa bultzatzea da. Pilotari gehienek eraginik ez duela izango uste dute.

ESKAILERA SISTEMA

Esperimentuaren ondoren. Iazko buruz buruko sistema itxian lesioekin izandako arazoen ondoren eskailera berreskuratu dute enpresek, «eredurik egokiena» iruditu zaielako

FINALA ZEHAZTU GABE

Bilbo ez da ziurra. Finala non jokatuko den erabakitzeke dago oraindik, eta enpresek esan dutenez ez dauka zertan Bilbon izan beharrik. Babeslea BBK izateak, baina, Bizkaia pilotaleku berriak aukera asko ditu.

DEBUTARI ASKO

Sei. Sei pilotarik hartuko dute parte aurrenekoz buruz burukoa: Urrutikoetxeak, Idoatek, Beroizek, Aritz Lasak, Merino II.ak eta Albisuk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.