BARTZELONA 1-2 REALA

Garaipen historikoa amets egiten jarraitzeko

32 urteren ostean, Realak irabazi egin du Camp Noun, eta aurrerapausoa eman du Txapeldunen Ligarako sailkatzeko

Realeko jokalariak, Sorlothek sartutako gola ospatzen, partidako bigarrena. TONI ALBIR / EFE
Julen Etxeberria.
2023ko maiatzaren 20a
23:02
Entzun

Premia gehien zuenean hautsi du Realak Camp Nouko madarikazioa. 32 urteren ostean, talde txuri-urdinak irabazi egin du gaur gauean Bartzelonaren estadioan: 1-2. Garaipen handia da, historikoa.

Camp Noun nagusituta, Realak aurrerapausoa eman du hamar urteren ostean Txapeldunen Ligarako sailkatzeko. Liga bukatzeko hiru jardunaldi falta direla, bost punturen aldea du bosgarren sailkatuarekiko, Vila-realekiko. Realak bezala, hark ere irabazi egin du gaur: 1-2 Gironaren zelaian. Alde polita da, baina ez erabakigarria. Aurki izango da lehia estu horren hurrengo atala: datorren asteartean, Realak Almeria hartuko du, eta egun bat geroago, Vila-realek Cadiz jasoko du.

Txuri-urdinek baliatu egin dute Bartzelonak festa giroan igaro duela astea liga irabazi ostean. Hamaikako lehiakorra atera arren, etxekoak ez dira bete-betean aritu; Realak ere ez die utzi, partida handia jokatu baitu. Berehala atera dio etekina horri: Mikel Merinok kontraeraso bikaina biribildu du bosgarren minutuan.

Golak Bartzelona esnarazi du, eta arriskua sortzen hasi da. Aukera garbiak izan ditu, baina baita Realek ere, Barrenetxeak. Atsedenaldian, ezin hobeto zihoan neurketa txuri-urdinentzat.

Bigarren zatian estutzen jarraitu dute etxekoek. Baina 71. minutuan, beste kontraeraso batean, Sorlothek bigarren gola egin du. Eskura zegoen balentria lortzea. Lewandowskik 90.ean sartutako golak beldurra sartu dio Realari, baina ez da gol gehiago egon.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.