Garatek beste bi urterako berritu du kontratua

2011ko uztailaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
TXIRRINDULARITZA. Juanma Garatek beste bi urtez jarraituko du Rabobank taldean. Txirrindulari irundarrari sasoiaren amaieran bukatzen zitzaion kontratua Herbehereetako taldearekin, baina bi aldeek akordioa lortu dute hitzarmena beste bi urtez luzatzeko. Garatek 35 urte ditu, eta hamabigarren denboraldia du profesionaletan, hirugarrena Rabobank taldean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.