txirrindularitza

Garzelli garaile Giroan

2010eko maiatzaren 25a
20:18
Entzun
Stefano Garzellik (Acqua e Sapone) irabazi du 93. Italiako Giroko 16. etapa -San Vigilio di Marebbe-Plan de Corones, 12,9 kilometroko kronoigoera-. Nahiko ezustekoa izan da hura izatea aurrena, esperientziaz beteriko eskalatzailea den arren, sasoian ez zegoela erakutsi baitzuen aurreko etapetan. Maisutasunez gailendu da -41.28 minututan iritsi da-, eta 42 segundo atera dizkio Cadel Evansi (BMC) eta 54 John Gadreti (AG2R).

David Arroyok maglia arrosari eustea lortu du. Atzetik, Ivan Bassok Richie Porteri aurre hartu dio eta bigarren postuan kokatu da. Evansek berriz, Carlos Sastreri laugarren postua kendu dio eta aurretik dituenei hainbat segundo urratzea lortu du. Arroyok 2.27 minutu ditu oraindik arrosaz jantzita jarraitzeko.

Bihar korrituko dute 17. etapa: Brunico-Peio Terme (173 kilometro). 106. kilometroan Passo delle Palade / Gampenjoch lehen mailako mendatea izango dute eta etapa maila bereko gainean bukatuko da.

Ostiraleko eta larunbateko etapak ere mendian amaituko dira, eta igandean 15 kilometroko erlojupekoa edukiko dute, Veronan. Orduan bukatuko da Giroa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.