pilota

Gaur aurkeztu da aurtengo lau terdiko txapelketa Bilbon

Gaur aurkeztu du Eskuzko Pilota Enpresen Elkarteak Lau Terdiko txapelketa Bilbon. Aspek eta Asegarcek, bakoitzak zortzi pilotari aurkeztu dituzte. Urriak 17tik abenduaren 19ra jokatuko da txapelketa eta Titin III, Beloki, Nagore eta Capellan izango dira zerrenda-buru; hauek final laurdenetan sartuko dira txapelketan. Final hamaseirenetatik hasiko da txapelketa eta partida erakargarrienak Patxi Ruiz-Xala, Mtnez Irujo-Bengoetxea edota Galartza V-Agirre izango dira.

2004ko urriaren 8a
18:44
Entzun 00:00:0000:00:00
Aspek Barriola, Galarza VI, Eugi, Xala, Martinez de Irujo, Chafee, Galarza V, Gonzalez, Titin III, Capellan eta lehengo urteko txapeldun Nagore aurkeztu ditu. Asegarcek berriz Koka, Esain, Leiza, Patxi Ruiz, Oinatz Bengoetxea, Olaizola I, Agirre, Olaizola II eta Beloki aurkeztu ditu.

Berritasuna, Chafee eta Galartza VI bezalako pelotariek ezarriko diote txapelketari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.