Txirrindularitza

Gaurtik igandera jokatuko da Emakumeen XVIII. bira, partaidetza bikainarekin

Tropel profesionaleko txirrindulari onenak ariko dira gaurtik igandera Emakumeen XVIII. Biran. 100 txirrindularik parte hartuko dute, 17 taldetan banatuta. Izen ospetsuak daude parte-hartzaileen artean: Joane Somarriba (hiru aldiz irabazi du lasterketa), Judith Arndt (munduko txapelduna eta zilarra Atenasko Olinpiar Jokoetan) eta Suzanne Ljungskog (munduko txapeldun ohia), besteak beste.

2005eko ekainaren 9a
11:51
Entzun
Lau etapa jokatuko dira: lehena, Iurreta-Elorrio (81 km.); bigarrena, Lekeitio-Lekeitio (103,4 km.); hirugarrenean bi sektore jokatuko dira, Goiuriako kronoigoera (2,85 km.) eta Sopela-Sopela (88 km.); eta azkena, Bilbo-Bilbo (107,2 km.).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.