GDKO Bizkaiak denboraldiko partidarik zailena jokatuko du gaur Salamancan

Imanol Magro Eizmendi.
2013ko azaroaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
GDKO Bizkaiak denboraldiko partidarik zailena jokatuko du gaur. Salamancan ariko da, Perfumerias Avenidaren pistan (18:00). Aurkaria ligako talderik onena da: lehen sailkatu da egun, jokaturiko lau partidak irabazi dituen bakarra eta iragan sasoiko txapelduna. Aste honetan, gainera, Euroligako partida galdu du, eta ligan garbitu nahi du zauria.

GDKO, berriz, bolada txarrean da, denboraldiko lehen partida irabazi zuen, baina beste hirurak galdu ditu, azkenekoa iragan astean, EHU Gipuzkoaren aurkako derbia. Gaur, baina, oso zail izango du ustekabekoa ematea. Galdakaon talde polita osatu dute, barneko joko bikainarekin, baina oraindik hobeto elkar hartzea falta zaio. Lehen lau jardunaldietan puntu gehien jaso duen bigarren taldea da. Bestalde, Gipuzkoa EHUk bihar jokatuko du 5. jardunaldiko partida (18:00), Uni Gironaren pistan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.