Erronka zailegia zen. Bizkaia GDKO-k ezin izan zuen atzo Leon ustekabean harrapatu, eta 72-53 galdu zuen. Etxekoek ez zioten aukerarik eman galdakoztarrei, eta lehen unetik utzi zuten oso argi egun bi taldeen artean dagoen aldea (Leon laugarrena da eta GDKO azken-aurrena). Atsedenaldian jada ia erabakita zegoen lehia (37-19), eta bigarren zatian ia ez zen aldatu egoera.
Gipuzkoa EHU-k gaur jokatuko du, eta hark ere partida izango izango du, Perfumerias Avenida hartuko baitu, ligako lehen sailkatua (16:00).
GDKO-k ez du aukerarik izan Burgosen (72-53)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu