Gernikak agur esan dio Europari, Poloniak galdu ostean

11 punturen aldeaz eman dute amore Gorzowren pabiloian (68-57), lehen zatian ondo eutsi dioten arren

Sandra Ygueravide baloiarekin, atzoko partidan. BERRIA.
2023ko urtarrilaren 12a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Amaitu da denboraldi honetan Lointek Gernikaren bidea Europan. Bizkaitarrek puntu baten aldearekin ekin zioten Eurokopako final-hamaseirenetako itzulerakoari, baina 11 punturen aldeaz galdu zuten azkenerako Gorzowen pabiloian.

Lehen zatian Anna MontaƱanaren taldeak ondo eutsi zion kanporaketari. Partida hasiera ona egin zuen: 5-11. Zuzen eta trantsizio bizkorrak eginez jokatu zuen minutu horietan. Baina pixkanaka puntuak sartzen joan zen etxeko taldea, eta aurretik jarri zen: 17-15. Gainera, bigarren laurdenari 5-0eko partzialarekin ekin zion. Gernika nahi eta ezin ari zen. Zailtasunak zituen defentsako errebotea ixteko, eta gainera baloi dezente galdu zituen. Atsedenaldian zortzi punturen aldea zuten etxekoek: 34-26.

Bizkaitarren arazoak areagotuz joan ziren hirugarren laurdenean, Meskonytek min hartu baitzuen. Horrekin batera, gutxituz joan ziren Gernikaren aukerak aurrera egiteko.

Bizkaitarrek erreakzio txiki bat izan zuten laugarrenean, hala ere, defentsan gogorrago arituz, eta Allana Smith min hartu zegoela baliatuz. Hiru puntura jarri ziren: 53-50. Baina ez zen posible izan.

Bestalde, gaur egingo da Espainiako Kopako zozketa. Martxoak 30 eta apirilak 2 artean jokatuko da Zaragozan, eta bi euskal talde izango dira: Gernika ,eta Araski. Bizkaitarrak multzo buru izango dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.