SASKIBALOIA. Batak bale eta besteak kale. Lointek Gernika Bizkaiak eta IDK Euskotrenek Eurokopako multzoen faseko laugarren neurketa jokatu zuten atzo. Bizkaitarrek irabazi egin zuten Rutronik Keltern Alemaniako taldearen aurka. 78-59. Gipuzkoarrek, berriz, 70-71 galdu zuten luzapenean, Frantziako Lyonen kontra.
Gernikarentzat partida garrantzitsua zen atzokoa, multzoko bigarren postua sendotze aldera. Rutronik Keltern partidarik irabazi gabe zegoen artean. Anna MontaƱanaren taldeak ez zuen hutsik egin. Lehen laurdenean 32 puntu sartu zituzten bizkaitarrek, eta atsedenaldian 18 punturen errenta zuten: 49-31.
IDK-k berriz ordaindu egin zuen lehen eta hirugarren laurdenean izandako hasiera txarra. Baina ez zuen amore eman, eta luzapena behartzeko gai izan zen hiruko batekin. Azkenerako puntu batez galdu zuen, azken jaurtiketa huts egin ostean. Hala, asko zaildu zaio bigarren postua.
Gernikak irabazi egin du, eta IDK-k galdu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu