Getariako Udalak estropadetara ez joateko eskatu die herritarrei

Igandean izango dira estropadak Getarian. Jende pilaketak eragozteko, Udalak ez joateko eskatu du.

Estropadak Getian, iaz. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
Oihane Puertas ONA
2020ko uztailaren 16a
13:48
Entzun

Igandean estropadak ikustera ez joateko eskatu du Getariako Udalak. Azken egunetan koronabirus kasuek gora egin dute herrian, eta Udalak «arduraz jokatzeko unea» dela nabarmendu du. Eskaera egiteko arrazoi nagusia «jende pilaketak ekiditea» izan da, eta, Udalak adierazi duenez, egoera honetan «lehentasuna» izan behar du «guztion osasuna» babesteak .

Estropadak Donostian

Aurreko larunbatean estropadak izan ziren Donostian, Euskotren eta Eusko Label ligen hirugarren jardunaldia egin zuten, eta zaleek, ohiko moduan izan ez bazen ere, lehia ikusteko aukera izan zuten.

Zenbait eremutan banatu zuten Donostiako Pasealeku Berria, eremu itxiak eta irekiak tartekatuz. Zaleek eremu irekietatik ikusi zituzten estropadak, itxiek hutsik egon behar baitzuten. Eremuak zenbakituta zeuden, eta ikusleei zenbakia gogoratzeko eskatu zitzaien. Horrela, estropadak ikusten egondako norbaitek COVID-19an positibo ematen badu, nork bere eremuko zenbakia jakinarazi eta hor egondako guztiek PCR proba egin beharko dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.