Getxok eta Gernikak galdu egin dute
ERRUGBIA. Egun txarra izan zen atzo Espainiako Ohorezko Mailako Bizkaiko taldeentzat. Biek galdu zuten: Getxo Arteak, 23-16 El Salvadorren aurka; eta Bizkaia Gernikak, 12-13 VRAC Quesos Entrepinaresen aurka. Hernanik eta AMPO Ordiziak gaur jokatuko dute: hernaniarrek Atletico Madrili egingo diote bisita (12:00), eta ordiziarrek Santboiana hartuko dute Altamiran (13:00).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu