Gipuzkoa atzematen saiatu zen Galizia, baina ez zen irekitako tartea txikitzeko gai izan. Irabazlearengandik sei segundora egin zuten ziaboga (5.32). Bigarren luzean arraunlariek palakadak bizitu bazituzten ere Gipuzkoakoengandik bost segundora iritsi ziren (10.57). Bizkaia hirugarren postuan sailkatu zen, 11.20ko marka ezarri ostean. Hasieratik aldendu zitzaizkion Gipuzkoa eta Galizia -lehen ziabogan, 5.41 izan zen haren denbora- eta ezin izan zuen aldea murriztu. Katalunia helmugaratu zen azkena, oso atzean, 12.17ko markarekin -ziabogan, 6.14-.
Euskotren ligako bigarren estropada jokatuko dute gaur, 11:30etik aurrera, Pontevedran (Galizia). Gipuzkoak eman zuen atzo denboraldiko aurreneko kolpea, eta gaur norbait erantzuteko gai den ikusiko da. Ligak, orotara, zortzi jardunaldi ditu, eta uztailean eta abuztuan jokatuko dira. Pedreñak (Galizia), Plentziak (Bizkaia), Zumaiak (Gipuzkoa), Getxok (Bizkaia) eta Zarautzek (Gipuzkoa) hartuko dituzte hurrengo estropadak.
Sailkapena
CONCELLO GROVE1. Gipuzkoa 10.52,56
2. Galizia 10.57,13
3. Bizkaia 11.20,60
4. Katalunia 12.17,26