Gorka Iraizoz (Iruñea, 1981) Athleticeko zale guztien jomugan zegoen duela hil bi, baina denbora gutxian buelta eman dio egoerari.
Granadaren kontra lortutako garaipenak asko eman dio taldeari.
Egoera aldatu da azken partidetan: azken lau partidetan bederatzi puntu irabazi ditugu. Horri esker, beheko postuetatik urrundu gara. Egun dugun egoera berriak bestelako ateak zabaldu dizkigu. Ezin diogu utzi zulora begiratzeari, baina bistan da aurrera egin dugula.
Sailkapenari nola begiratzen diozu, gora edo behera?
Ez gora, ez behera. Ez dit mesederik egiten laguntzen ez didaten gauzei erreparatuz denbora galtzeak. Orainak irekiko dizkit etorkizuneko ateak.
Denboraldiansarri esan da Athleticek merezi baino uzta txikiagoalortu duela. Azken lau partidetan, ordea, joko txarra egin arren, puntu asko irabazteko gai izan zarete.
Azken partidetan egoera gaitzak gainditu ditugu. Une latzak pasatu arren, guretzat hil ala bizikoak ziren puntuak irabazi ditugu. Ondo jokatzea da helburua, baina estu eta larri egon gara, eta puntuak ziren guk behar genuena.
Granadaren aurka onena izan zinen berriz ere.
Oso gustura ari naiz azken boladan. Egunerokoan pentsatzen ahalegintzen naiz. Taldeari laguntzeko bide zuzenena da. Horrek ez du esan gura hurrengo lehiatan kale egingo ez dudanik.
Zertan aldatu da,bi hilabete eskasean, txistuak entzuten hasi eta taldeko izar bihurtzeko?
Ez dakit zer erantzun. Bizi izan nuen egoera latzak hazteko eta aurrerapauso bat emateko balio izan zidan. Bizitzak oztopo bat jarri zidan, eta barruan nuen onena azaleraztera behartu ninduen. Egoera zail batean daukadan onena erakutsi dut.
Zuri ez eze, Llorenteri, Aurtenetxeri eta beste jokalari batzuei ere txistu egin diete San Mamesen. Egun normala dirudiena ez zen ohikoa lehen. Zer gertatu zaio zaleari?
Ni ez naiz inor Athleticeko zalea epaitzeko. Nola sentitzen naizen azal dezaket soilik. Jokalariok onena gura dugu Athleticentzat, eta gogor egiten dugu lan hala izan dadin. Zaleek kontuan izan behar dute guk egiten dugun guztia Athleticen onerako dela.
Coach baten laguntza eta babesa ezinbestekoa izan dela esan duzu sarri. Gomendatuko zenieke horrelako profesional batengana jotzea apur bat nahastuta dauden taldekideei?
Erabaki pertsonala da. Ni duela bost urte hasi nintzen coach-arekin lanean. Niri mesede egiten dit. Baina coach-aren lana ez da matematika. Lan asko dago egin beharra. Fisikoa lantzen dugun neurri beretsuan landu genezake burua. Horrek egoera zailei aurre egiten laguntzen du. Lana da arrakastaren sekretua. Biktima errugabe sentitzen da, eta horrek ez dio laguntzen zulotik irteten. Nik protagonista izatea erabakinuen. Arazoari sustraitik heldu eta aurrera egiteko hautua egin nuen.
Buruak, beraz, garrantzi handia du.
Kirol guztietan da garrantzitsua. Burua da gorputza mugitzen duen motorra. Gure pentsamenduen arabera jarduten dugu.
Zer ikasi duzu infernutik zerura egin duzun bidean?
Ez dut uste infernuan egon nintzenik, ezta egun zeruan nagoenik ere. Egoera gaitz bat azterketa baten gisara hartu dut. Gainditu egin dudala uste dut. Gertatu dena pasatu egin behar zen, eta kito. Sortzen diren egoera guztiei aurre egiteko giltzak ditugula erakutsi dit azterketa honek.
Onegin zizunprentsa aretora irten eta barruak askatzea?
Bai. Barruan nuena atera nuen.
Batzuen ustez, puztu egin zenuen agerraldia.
Lagun guztien gustukoa izatea ezinezkoa da. Beti daude aldekoak eta kontrakoak. Garrantzitsuena norberak sentitzen duena da. Ezagutzen nauenak badaki zer dagoen. Prentsa aretoan agertu zena benetako Gorka izan zen.
Askok txalotu egin zuten Raul Fernandezen alde egin zenituen hitzak.
Sentitzen nuelako babestu nuen. Nik asko jokatu dut Athleticen, eta gainerako atezain guztien babesa izan dut. Merezi zuelako egin nuen. Egin beharreko gauza zen.
Hurrengo geltokia Sanchez Pizjuan da, astelehenean.
Norgehiagoka zaila izango da. Eaongi jokatzen dugun.
Gorka Iraizoz. Athleticeko jokalaria
«Gizakiok egoera gaitz guztiei aurre egiteko giltzak ditugu»
Egoera zail batean arazoari adarretatik heldu eta aurrera egin du Gorka Iraizozek. Azken lau partidetan aspaldiko sasoi ona berreskuratu du, eta bere lanak puntuak eman dizkio Athletici.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu