Gonzalez eta Laskurainen azken trena Labritetik pasako da gaur

Aspeko bikoteak Bengoetxea VI.aren eta Ruizen aurka jokatuko du, lehen puntua lortzeko helburuarekin

Imanol Magro Eizmendi.
Donostia
2011ko urtarrilaren 29a
00:00
Entzun
Gonzalez eta Laskuraini derrigorrean irabazten hasteko garaia iritsi zaie binakako txapelketan. Gaur bosgarren jardunaldiko partida jokatuko dute Iruñeko Labrit pilotalekuan Bengoetxea VI.a eta Ruizen aurka (17:00, Nitro), eta beste astebete punturik bildu gabe jarraitzeak ia ezinezko bihurtuko luke finalerdietarako sailkatzea. Matematika kontua da, gaurkoaren ondoren sei jardunaldi bakarrik geldituko dira, eta guztiak irabazita ere ez lukete txartela ziurtatuko. Beraz, Labritekoa lehia erabakigarria da eurentzat. Bengoetxea VI.a eta Ruizentzat ere garrantzitsua da, bi garaipenekin sailkapenaren erdialdean daude, eta hirugarren puntuak aurrekoen tropelean jarraitzeko aukera emango lioke.

BERRIA, Donibane Lohizunen

Bestalde, gaur BERRIA Txapelketako lehen faseko kanporaketa jokatuko da Donibane Lohizuneko Ravel pilotalekuan (16:00). Iparraldeko seikoteak Barakaldoko Gure Kirola-koaren aurka jokatuko du, eta irabazleak Irurtzun izango du aurkari final-zortzirenetan. Bihar ere kanporaketa jokatuko da Alegian (17:00), bertako Intxurre taldearen eta Zornotzako Lagun Onaken artean. Irabazleek Zazpi Iturri dute zain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.