GORBEIA SUZIENI BURUZKO IRITZIAK

2015eko irailaren 22a
00:00
Entzun
«Euskal Herriko lasterketen artean erreferentzia bat bihurtu da. Ez da lasterketa soil bat, jai bat da»

Eneko Aliende (Euskal Selekzioko hautatzailea)

«Gorbeiako altxorrak ezagutzeko aukera ematen duen mundu mailako lasterketa bat»

Jokin Lizeaga (Euskal Selekzioko korrikalaria)

«Lasterketa bat baino gehiago. Paraje aldetik eta antolakuntza aldetik, ikusgarria. Mundu mailan gorenean kokatuko nuke»

Aitziber Ibarbia (Euskal Selekzioko korrikalaria)

«Osotasuna aintzat hartuta ezagutzen dudan lasterketa onenetarikoa: giroa, kirol maila, antolakuntza, ibilbidea eta… bazkaria primerakoak!»

Aritz Egea (Euskal Selekzioko korrikalaria)

«Ederra bezain gogorra. Herri eta jende jatorra, Gorbeia Suzien da korrikalarien altxorra»

Uxoa Irigoien (Euskal Selekzioko korrikalaria)

«Euskal Herriko probarik garrantzitsuenetariko bat dudarik gabe. Gauzak ondo eginda, munduko onenen pare jarriko da. Ibilbide ikaragarria dute, eta antolakuntzak lasterkariak asko mimatzen ditu. Erreferentzia bat da jadanik»

Iban Letamendi (Euskal Selekzioko korrikalaria)

«Esango nuke lasterketa bat baino gehiago dela, lagun arteko giroagatik eta pribilegiatu bat sentitzen naizelako horrelako paraje zoragarriaz gozatu ahal dudalako»

Hassan Ait Xau (Euskal Selekzioko korrikalaria)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.