italiako giroa

Goss garaile esprintean, Phinney liderra erietxera

Bukaeran erorikoa izan arren, proban segitzen du Phinneyk, eta lider.

2012ko maiatzaren 7a
18:06
Entzun

Matthew Goss-ek (Greenedge) irabazi du gaur arratsaldean Italiako Giroko 3. etapa, esprintean. Bukaeran erorikoa izan da, eta Taylor Phinney liderra erietxera eraman dute, baina proban segitzen du.

Mark Cavendishek hasi du esprinta, atzetik, Roberto Ferrari gurutzatu egin zaio eta biak lurrera joan dira, baita beste hainbat txirrindulari ere; tartean, Phinney. Liderra anbulantzian sartu da helmugara eta, maillot arrosa jantzi ondoren, ospitalera eraman dute —eskuin orkatilean ebakia du baina hausturarik ez—

Bihar korrituko dute 4. etapa: Verona-Verona, 33,2 kilometroko taldekako erlojupekoa.

Hilaren 27an bukatuko da Giroa, Milanen, 30 kilometroko erlojupeko batekin.

Orain arteko etapak

- 1. etapa: Herning-Herning. Irabazlea: Taylor Phinney. Liderra: Taylor Phinney.

- 2. etapa: Herning-Herning. Irabazlea: Mark Cavendish. Liderra: Taylor Phinney. 

- 3. etapa: Horsens-Horsens. Irabazlea: Matthew Goss. Liderra: Taylor Phinney. 


Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.