txirrindularitza

Goss irabazle Giroan

2010eko maiatzaren 17a
18:05
Entzun
Mathew Gossek (Columbia) irabazi du gaur 93. Italiako Giroko bederatzigarren etapa -Frosinone-Cava De'Tirreni, 187 kilometro-, esprintean. Filippo Pozzato (Katusha) eta Tyler Farrar (Garmin) izan dira bigarren eta hirugarren. Giroa irabazteko faborito gehienek ez dute denborarik galdu.

Sailkapen nagusiko lehen postuetan ez dago aldaketarik. Aleksandr Vinokurovek segitzen du lider. Cadel Evans dago bigarren, 1.12ra.

Bihar korrituko dute hamargarren etapa: Avellino-Bitonto (230 kilometro). Hirugarren mailako mendate bat izango dute, 91. kilometroan.

Maiatzaren 30ean amaituko da Giroa, Veronan, 15,3 kilometroko erlojupekoarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.