FUTBOLA

Gracia: "Etxera itzuli naiz"

Gaur zuzendu du Javi Graciak aurreneko saioa Osasunako entrenatzaile gisa, eta aurkezpena egin dute ondoren.

2013ko irailaren 5a
13:09
Entzun

"Badakit dudan ardura, eta onartzen dut. Ilusio askorekin nator", esan du gaur Javi Gracia Osasunako entrenatzaile berriak  haren aurkezpenean. 10:00etan, lehen saioa zuzendu du eginbehar horretan, eta horren ondoren egin dute agerraldia Miguel Archanco presidenteak eta Graciak berak.

"Harro nago nire herriko taldea zuzentzeaz. Oso eskertuta nago aukera honengatik", adierazi du. Lehen entrenamenduan "oso gustura" sentitu da, eta jokalariak gai ikusi ditu egoera iraultzeko: "Uste dut taldea bere aukeren azpitik dagoela. Lanaz, errendimenduak hobera egingo du".

Artxankoren zuzendaritzak nahi zuen entrenatzailea da Javi Gracia (Iruñea, 1970), eta denboraldi-aurretik oso gertutik jarraitu du lehen taldearen lana. Partida guztiak ikusi ditu, baita lagunartekoak ere, eta ondo ezagutu beharko luke taldea. Txuma Peralta Osasunako zuzendaritzako kidearen senidea da, eta bere hautuak zeresana eman du. Lehen Mailan entrenatuko duen lehen aldia da, baina Bigarren Mailan eskarmentu handia du, eta iragan sasoian lan bikaina egin zuen Almerian. Taldea Lehen Mailara igo zuen, baina, hala ere, kontratua ez berritzea erabaki zuen. Aurretik hamabi urtez jokatu zuen, tartean Realean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.