237 kilometroko etapa bat berez da gogorra, baina Olinpiar Jokoetako errepideko probak ezohiko gogortasuna izan du, besteak beste beroak eta ezetasunak eraginda. Nabaritu du tropelak gogortasun hori; 144 txirrindulari abiatu dira, eta 63 baino ez dira helmugara iritsi. Heldu ez direnen artean, hiru euskal txirrindulariak: Imanol Erbiti, Ion Izagirre eta Jonathan Castroviejo.
Hirurek Alejandro Valverde taldeburuarentzat lan egitea zuten helburu, eta erruz jardun dute Valverderen mesedetan. Izugarria izan da Castroviejoren lana, hainbat kilometrotan tropelaren buruan egonda, hari tiraka, ihesean zegoen taldea harrapatzeko asmoz.
Azkenean, Greg Van Avermaetentzat izan da urrezko domina. Aurrean zirela, lurrera joan dira Vincenzo Nibali eta Sergio Luis Henao hamar kilometroren faltan, lasterketa buruan zihoazela Majkarekin. Poloniarrak aurrera egin du, baina Van Avermaetek eta Fuglsangek gainditu dute azkenean, atzetik harrapatuta.
Aurrerago egotea espero zuela aitortu dio Ion Izagirrek Enekoitz Telleria kazetariari, eta ez da pozik agertu bere parte hartzearekin.
Jon Izagirreren adierazpenak @berria-ri etapa amaitu berritan eta "nahiko jota" #berriarionpic.twitter.com/ZqMnMqcDZh
— Enekoitz Telleria (@EnekoitzTelle) 2016(e)ko abuztuak 6